TTIPI TTAPA LEHIAKETA PROPOSAMEN BATEKIN DATOR!!!
HAUEK DIRA OINARRIAK, ANIMATU GAZTE!
ARITU, MAITATU EUSKARA!
EUSKARAZKO PALINDROMO LEHIAKETA, 2. EDIZIOA, OINARRIAK
- Lehiaketa honetara aurkez daiteke bertan parte hartu nahi duen pertsona oro. Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.
- Lanak ulergarriak eta hizkuntza aldetik zuzenak izan beharko dira ezinbestean eta aurretik argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak.
- Palindromoak , otsailaren 15a baino lehen mezu bidez bidali beharko dira AED elkartera, aed@aedelkartea.com helbidera. Dokumentu bi igorri behar dira mezuaren barruan: batean, palindromoa aurkeztuko da, ezizen batekin; bestean, erabilitako ezizen bera eta egilearen datuak( izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa).
- Epaimahaia Marcos Gimeno palindromogilea, Oskar Elizburu Erdu-AEK euskaltegiko zuzendaria eta Amaia Arana Arrasateko Udal Euskaltegiko zuzendariak osatuko dute.
- Lanak epaitzerako orduan ondorengoa baloratuko da: palindromoaren balio literarioa eta artistikoa, luzera, eta aberastasun semantikoa.
- Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitatea ez balute, sariak hutsik uzteko erabakia har lezake epaimahaiak.
- Irabazleak, otsailak 29an, emango dira ezagutzera AED Elkartearen web gunean: www.aedelkartea.com eta sare sozialetan.
- Saritutako lanak, AED elkartearenak izango dira eta lanok ustiatzeko eskubidea AEDren esku utziko du egileak.
- oLehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzea suposatzen du.
SARIAK:

http://www.txindurri.com/

Arrasateko onenari, Txondorra erretegian bi pertsonentzako etxeko menu berezia.
http://txondorra-sagardotegi.com/
No hay comentarios:
Publicar un comentario