Bilatzailea

2011/01/27

PIROPO BAT SMS FORMATUAN JARRI ETA PARTE HARTU LEHIAKETA BERRI HONETAN!!!!!

Aupa gazte!!!
Asmatu piropo bat eta SMS formatuan jarri. Ondoren Tuentiko mezu pribatu bidez "Gaztelekua Elgoibarko Izarra" kideari bidali behar zaio SMS hori.

Piropo guztiekin zerrenda bat egingo da, egilearen izena erakutsi gabe.
Saritua bozketa bidez aukeratua izango da eta bozketa hauek ere Tuenti bidez egingo dira.

Piropoak bidaltzeko data, 2011.II.06a da. Bozkatu, 2011.II.13rate egin ahal izango da.

"ZGATK BALE 1 HLKO NUK TXANKLTAZOKA" duela hainbat urte piropo lehiaketa irabazi zuen piropo xelebre esan dezakegu.

2011/01/25

PALINDROMO LEHIAKETA!

Aupa GAZTE!!!

Euskal Herri mailako lehiaketa bitxia antolatu du Arrasateko AED elkarteak: euskarazko palindromo lehiaketa, hain justu ere. Palindromoa zer den? Bada, aurretik atzera nahiz atzetik aurrera berdin irakurtzen den hitza, zenbakia edo esaldia.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!!
Gaztelekuan, gazteon artean egin dezakegu.

OILO AMA OLIO.
OLIO AMA OILO.
(saiakera ttipi bat baino ez da)

Informazio gehiago: www.aedelkartea.com.

2011/01/18

ZINE KLUBA IRURAKO KULTUR GUNEAN!!

Aupa Gazte!!

Abenduaren 23an egin genuen zine kluba oso ongi atera zenez, urtarrilean ere berriro egitea otu zaigu. Oraingoan etxeko filme bat ikusi ahal izango dugu, "Eutsi" hain zuzen ere!!
Denon gustukoa izango delakoan, urtarrilaren 28an gaueko 10etan elkar ikusiko dugu!!!

2011/01/07

ONGI ETORRI 1999an JAIOTAKOOK!!!

URTE BERRI ON GUZTIOI!!

Dakizuenez urte berriarekin kide berriak datoz gaztelekura eta aurten 1999an jaiotako gazteei tokatzen zaie gaztelekua ezagutu eta bertan dibertitzea!!

Ea guztion artean ttipittapari aurrera jarrai dezan laguntzen diogun!!!!