Bilatzailea

2011/03/22

Zuhaitz eguna Iruran!!!!

IRURAKO ZUHAITZ EGUNA 2011
Martxoaren 26an,
ARRATSALDEKO 16:00etan herriko plazan elkartuko gara.
Ondoren, zuhaitzak landatzen ibilitako guztientzat askaria egongo da!!!

2011/03/11

2011ko IRURAKO SAN MIEL JAIETARAKO KARTELA AURKEZTEKO LEHIAKETA

Irurako Udaleko Kultura batzordeak lehiaketa antolatu du 2011ko San Miel jaietarako kartela aukeratzeko. Ondoren zehazten ditugu lehiaketa hori arautuko duten oinarriak.
OINARRIAK

1.- 15 urtetik gorako edonork parte har dezake kartel-lehiaketan.
2.- Inprimatutako edozein kolore eta eratako lanak onartuko dira: photoshop, freehand, collagea, pintura, eta abar. Lanen neurriak honako hauek izan behar dute: 42 x 60 edo horren proportzioko tamaina.
3.- Lehiaketarako gaia Irurako San Mielak izango da, eta lanetan “IRURAKO SAN MIELAK 2011” azaldu beharko du idatzita.
4.- Lanak inoiz argitaratu gabeak izan behar dute.
5.- Epaimahaiak sari bakarra banatuko du: 300€.
6.- Saria eman gabe gera daiteke epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez badute.
7.- Lanak Irurako Udaletxeko Harrera Bulegoan aurkeztu beharko dira 2011ko maiatzaren 6ko eguerdiko 12ak baino lehen.
8.- Lanetan ezingo da egilearen daturik adierazi. Lanekin batera, kartazal itxi batean, parte-hartzailearen datu pertsonalak eta N.A.ren fotokopia bidali behar dira.
9.- Epaimahaiak 2011ko maiatzaren 13a baino lehen emango du bere erabakia eta bera apelaezina izango da.
10.- Irurako kultur astearen barruan, antolatzaileek aurkeztutako kartelekin erakusketa bat antolatu ahal izango dute. Beraz, saritu gabeko lanak maiatzaren 23tik hasi eta 20 eguneko epean jaso ahal izango dira aurkeztutako leku berean. Aipatutako epean lanak jaso gabe geratuz gero, galdutzat emango dira eta ondorioz inolako eskubide eta kalte-ordainik gabe, egoki irizten dion moduan bereganatuko ditu.
11.- Saritutako lanak Udalaren esku geldituko dira eta, argitaratzeko, ezagutarazteko eta abarretarako eskubide guztiak bereak izango ditu.
12.- Udalak aurkeztutako lanak zainduko ditu baina lanen osotasunaren eta egoera onaren erantzunik ez du izango, batez ere euskarri gogorrean aurkeztu ez diren lanena.
13.- Lehiaketara aurkezte soilak, oinarriak goitik behera onartzea dakar.


Iazko irabazlea Nagore Salaberria izan zen:


ANIMA ZAITEZTE PARTE HARTZERA!!!

2011/03/08

Emakumearen nazioarteko eguna.

Emakumearen nazioarteko eguna martxoaren 12an ospatuko da Iruran.

Anima zaitez bertan egingo den afarira!!

Txartelak Zarretxe tabernan erosi ahal izango dira 15€ren truke. Izen-emateko azken eguna martxoaren 10a izango da.