Bilatzailea

2011/10/13

Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna urriaren 17an.

Aupa gazte!

Ezin ahaztu gizarte gatazkez eta honenbestez pobreziaz. Hilaren 17da pobreziaren nazioarteko eguna.
 
Hala ere gipuzkoa, bizkaia eta arabako hainbat herritan ekintzak antolatu dituzte urriaren 13tik 21era bitartean!
 
Hona hemen gipuzkoako egitaraua.
Informazio gehiago: http://www.egk.org

2011/10/11

euskarazko kanturik gustukoena bozakatzeko aukeraa!

Aupa Gazte!

Gaztezulok euskarazko kanturik gustukoena aukeratzeko lehiaketa abian jarri du!
Azken hamarkadako (2000-2010) kanturik onenaren bila dabiltza!
Egitekoa erraza da, egin klik hemen eta bozkatuuuuuuuuuu!

http://www.gaztezulo.com/eztabaidagunea_view.php?uuid_eztabaida=15&order=2

2011/10/07

ANIZTASUNAK HAZITZEN GAITUELAKO...

http://www.youtube.com/watch?v=PBrP7GNfmfU&feature=results_main&playnext=1&list=PLD4AF09548237B27E

http://www.youtube.com/watch?v=OWBH-C-LGq4

...ERRESPETUA DUGUN GAZTE TALDEA GARELAKO...

ONGI ETORRI TTIPI TTAPA GAZTELEKURA!

2011/10/04

BELDUR BARIK LEHIAKETA


 BELDUR BARIK LEHIAKETA


Errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukidetasunean eta indarkeria tinko baztertzean oinarritutako jarrera eta jokabideak hartuta emakumeenganako egungo desberdintasun-egoerari neska-mutilek aurre nola egiten dieten erakusten dituzten adierazpen artistikoak aitortu, baloratu eta bultzatu nahi ditu lehiaketak.

Partaidetza Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta dauden 12 eta 26 arteko neska-mutilentzat dago zabalik.

Bi kategoria izango dira:
1. kategoria 12-17 urte.
2. kategoria 18-26 urte.
  • Proposamenak banaka edo taldean aurkez daitezke (taldeen kasuan, gutxienez neska batek egon beharko du), ikastetxe gisa edo ikastetxeko ikasgela gisa
  • Taldeen kasuan, taldeko norbaitek 2. kategoriari dagokion adina izango balu, aurkeztutako lana automatikoki bigarren horretara pasatuko litzateke.
  • Ez dago mugarik partaide/talde edo kolektibo, zentro edo ikasgela bakoitzak aurkez ditzakeen proposamen kopuruari dagokionez.
  • Piezak edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira, betiere, euskarara edo gaztelaniara egindako itzulpena erantsiz gero.
  • Gaien planteamenduan izandako jarrera eta originaltasuna, estilo eta generoen ugaritasuna eta hizkuntza eta irudi ez-sexistak erabiltzea hartuko da kontuan, ohiko estereotipo maskulino eta femeninoak gaindituz.
  • Lehiaketatik kanpo geratuko dira eduki, hizkuntza, irudi edo mezua dela eta sexuagatik baztertzaileak izan daitezkeen proposamenak, iraingarriak izan daitezkeenak, hirugarren batzuen sentsibilitatea iraindu edo eskubideak urra ditzaketenak.
 Izen-ematea:
Deialdi honetan parte hartzeko interesa dutenek proposamena e-mailez bidali beharko dute jarrera@beldurbarik.org helbidera, informazio hau adierazita:

  • Parte hartuko duzun/duzuen kategoria:
  • Proiektuaren izenburua:
  • Egiletasuna:
  • Sexuaren arabera banakatuta taldea osatzen duten lagun kopurua:
  • Harremanetarako pertsona:
  • Helbidea
  • Herria:
  • Probintzia:
  • Telefono-zenbakia:
  • E-maila, Web & Facebook & Tuenti link:
Azaroaren 11a baino lehen aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Testu-proposamenak eta proposamen literarioak Word edo PDF formatuan.
  • Proiektuen proposamenak Word, PDF formatuan eta/edo dokumentazio grafikoa JPG formatuan.
  • Proposamen bisualak/argazkigintzakoak/grafikoak JPG, TIF, PSD eta BMP formatuan.
  • Ikus-entzunezko proposamenak Youtube edo Vimeo-ra egindako esteka bidez.
  • Musika-proposamenak MP3 formatuan. 
ANIMATU ETA PARTE HAR DEZAGUN GAZTELEKUKO LAGUNOK!

    2011/10/03

    SAN MIEL JAIEN OSTEAN, NEGUKO ORDUTEGIAA!!

    GOGORATU, URRIATIK MAIATZERA NEGUKO ORDUTEGIA IZANGO DUGULA!!

    ASTEARTETIK, LARUNBATERA EGONGO DA ZABALIK!!!