Bilatzailea

2011/05/31

NAZIOARTEKO GAZTEEN MUGIKORTASUNA

Nazioarteko Mugikortasun Kurtso Monografikoa
Gazte Trukaketak 2011ko ekainaren 3tik 5era Hondarribian antolatzen dute.

ASMOA
  • Gazteak Ekinean programaren barruan, gazteekin lan estrategi praktiko ezberdinak elkar erakustea. Metodologi dinamiko eta parte-hartzaile baten bidez, parte-hartzaileei baliabide, tresna eta materialak eman nahi dizkiegu heziketa ez formala bultzatzeko bere erakundeetan eta bere gazteekin lana biziago eta eraginkorragoa egitea.
HELBURUAK
  • Gazteekin ikaskuntza ez formalari buruz hausnartzeko topagune bat erraztu.
  • Gazte partaidetza Europar Boluntario Zerbitzuak, Gazte ekimenak eta Trukaketen bidez eragitea.
  • Gazteak Ekinean programaren esparruan, bere lehenengo nazioarteko gazte trukaketarako partaideak prestatu.
  • Europako kalitate esparruan, proiektu hobekuntzarako esperientzi trukaketa erraztea.
  • Heziketako prozesu partaidetsu baten emaitzak bezala, Gazteak Ekinean programaren barruan gazteekin lan egiteko estrategia praktikoak biltzea.
Nazioarteko Mugikortasun Kurtso Monografikorako antolakundetik bidai ona izatea,egonaldi paregabea eta ikaskuntza emankor eta probetxagarri bat opa dizkizuegu!!!!!

2011/05/27

GOIZA PASA 2011



Aurten ere iristear da GOIZA PASA!
Datorren ostiralean, ekainaren 3an, arratsaldeko 17:30etan guztiari buruzko informazioa emateko gerturatu zaitez GAZTELEKURA!!!

Zure proposamenak beharrezkoak diraaaaaaa!!!!!!!!!!!

2011/05/12

SAN MIELAK 2011

ZORIONAK ITXASOOO!


KARTEL IRABAZLEA.

2011/05/10

KULTURA ASTEA 2011 MAIATZAREN 13tik 21era.




MAIATZAK 13 OSTIRALA:
10:00etan Udaletxeko batzardi aretoan: Eskola Agenda 21eko batzarra ikastolako ikasleekin.
ARTEA: KARTEL LEHIAKETAKO IRABAZLEAREN IZENA.
18:00etan IPUINAREN ORDUA ludotekan: (18:00etatik 18:25etara 2-4 urte bitarteko haurrentzat, 18:30etatik aurrera 5 urtetik gorako haurrentzat) “Hango eta hemengo istorioak” IPUINAREN KONTAKETA, ZURRUMURRU TALDEAREN ESKUTIK.
22:30etan MUS TXAPELKETA Aizpurua Jatetxean: FINAL LAURDENAK.

MAIATZAK 14 LARUNBATA:
10:30etan DANTZARI TXIKI EGUNA: kalejira, hamaiketakoa eta ondoren inguruko herrietako dantzarien emanaldia plazan.
14:30etan BARRIKOTEA herriko plazan.
17:30etan  ERROMERIA GOZO-GOZO taldearekin herriko plazan.

MAIATZAK 15 IGANDEA:
SAN IXIDRO EGUNA.
11:00etan MEZA NAGUSIA: Mikel Deunaren parrokian.
Ondoren hamaiketakoa.

MAIATZAK 16 ASTELEHENA:
18:00etan KALEJIRA herriko kaleetan: LOATZO musika eskolako ikasleen eskutik.
18:30etan MUSIKA kultur gunean: LOATZO musika eskolako ikasleen emanaldia.

MAIATZAK 17 ASTEARTEA:
18:00etan ANTZERKIA ETA MUSIKA kultur gunean: ANTZERKI ESKOLAKO IKASLEEN EMANALDIA ETA JUBILATUEN ABESBATZA.

MAIATZAK 18 ASTEAZKENA:
18:00etan TXOTXONGILO EMANALDIA ludotekan: IPUIN LAPURRAren antzezpena.
19:30etan BIDEO PROIEKZIOA ikastolako areto nagusian: “GIPUZKOAREN JATORRIA” bideoaren aurkezpena.

MAIATZAK 19 OSTEGUNA:
18:00etan HAUR ANTZERKIA plazan: PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTXEN “ONGI ETORRI PUPU ETA LORE”.
18:00etan DANTZA gaztelekuan: HIP-HOP IKASTAROA.

MAIATZAK 20 OSTIRALA:
17:30etan MARRAZKIAK plazan: HAURREN MARRAZKI LEHIAKETA.
22:00etan BIDEO PROIEKZIOA portikoan: KALEKO ZINE EMANALDIA, “80 EGUNEAN” FILMA.
22:30etan MUS TXAPELKETA Zaharretxe tabernan: FINAL ERDIAK ETA FINALA.

MAIATZAK 21 LARUNBATA:
IKASTOLAREN EGUNA 2011: IKASTOLAKO FESTA.

*ESKULAN, BOLILLO ETA TAILAKO IKASLEEN LANEN ERAKUSKETA EGONGO DA KULTUR GUNEKO ESKULAN GELAN MAIATZAREN 13, 16, 17, 18, 19 eta 20an ARRATSALDEKO 17etatik 19etara.

2011/05/03

www.irrika.net

Aupa Gazte!!

Euskal herriko Unibertsitateak Irrika plataforma kaleratu du.
12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta.

Bertan gai interesgarriak aurkitzeaz gain, hainbat lehiaketa daude!!!

Animatu eta kuxkuxeatu!