Bilatzailea

2011/12/22

kirola eta osasuna

 
 


Mugikirola! ekimenean garrantzi berezia dute oso hedatuta ez dauden kirolen eta aurreneko urratsak egiten ari diren kirolarien berriek, betiere ohikoak eta ezagunenak diren kirol eta kirolariak alde batera utzi gabe.

2011/12/20

Gaztelekuko eguberriak!!


Abenduak 21, San Tomas:
Txerriaren zozketa gaztelekuan.

Abenduak 23:
Gaztelekua atontzea.

Abenduak 24 (egun honetan gaztelekua itxita egongo da):
17:00ean Txokolatada Mikel Deuna plazan.
18:00ean Olentzeroren etorrera Mikel Deuna plazara.

Abenduak 27:
15:30ean Txuri Urdiñera irteera. Pertsonako 7€ kostatzen da eta abenduaren 22a baino lehen izena eman behar da.

Abenduak 28, Inuxente eguna:
Olentzerok ekarritako oparien irekiera Gaztelekuan! Sorpresak egongo dira!

Abenduak 29:
17:00ean Aisialdi birtuala gaztelekuan.

Abenduak 30:
17:00ean Filma gaztelekuan.

Abenduak 31 (egun honetan gaztelekua itxita egongo da):
Loatzora igoera Irurako Gazte Asanbladak antolatuta.

Urtarrilak 3:
17:00ean Gaztelekuko kide berriei ongi etorri festa!

Urtarrilak 4:
17:00ean Pin pon txapelketa.

Urtarrilak 5 (egun honetan gaztelekua itxita egongo da):
17:00ean Txokolatada Mikel Deuna plazan!
18:00ean Errege Magoen jaitsiera Mikel Deunaren plazara!

Urtarrilaren 9an irekiko da berriro gaztelekua!

2011/12/14

GAZTAIN JATEA ABENDUAREN 16AN

Gazte, anima zaitez elizpeko pilota partidak jokatu ondoren gaztaina goxo-goxo batzuk jaten!

Parte hartzea bultzatu!

2011/12/03

Gaur EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA!

Horregatik ospatuko dugu gaztelekuan egun hau!
Atzo egindako bozetoak pitatzeari ekingo diogu gaurko graffiti tailerrean!

Ez ahaztu abenduaren 13ra arte ateak itxiko dituela TTIPI TTAPAK!!

Ondo pasa zubia! eta erabili euskara!!