Bilatzailea

2012/01/26

KALE IZEN BERRIA

IRURAKO KALE IZENDEGI BERRIRAKO PROPOSAMEN BILA GABILTZA, OTSAILAREN 3RA ARTE DUZU EPEA!



ANIMA ZAITEZ ZURE PROPOSAMENAK EKARTZERA!

2012/01/24

FILM LABURREN LEHIAKETA




INFORMAZIO GEHIAGO:
http://www.euskarazbizinahidut.org/


ANIMA ZAITEZ GAZTE, EUSKARAREN ALDEKO ZURE HAZIA LANDATZEN!

2012/01/20

ANIMA ZAITEZ PARTE HARTZERA GAZTE!!


Parte hartu ahal izateko mozorrotu egin behar da !

Entsegua: otsailaren 7an arratsaldeko 18:00an MUSIKA ESKOLAN (bakoitzak bere zartagina eta mailua ekarri).




2012/01/18

kaixo!

    Irurako ttipi ttapa gaztelekua aisialdi espazio ireki, parte hartzaile, komunikatibo eta positiboa da. Irurako herritarrei eta inguruko herrikide, auzokide eta bizilagunei zabaldua. Gazteleku anitza da. Bertara gerturatzen diren guztiak besoak zabalik hartzen ditugu. Gure helburuetako bat gazteen parte hartze eta elkarbizitza sustatzea delarik.

         Aurten gertatutako gertaera baten berri emateko idazten dugu hemen. Urtarrilaren 13an Irurako ttipi ttapa gaztelekutik WII jokoa lapurtu zuten. Gertatutakoaren berri erabiltzaile guztiok izan dezazuen nahi dugu.

         Agur bat, ondo izan!

2012/01/12

SanSebastian eguna

Kaixo Gazte!


Dakizunez Urtarrilaren 20an 00:00etatik -23:59ak arte SanSebastian eguna ospatuko da Donostian eta baita Azpeitian ere!


GAZTELEKUAK EZ DU GUTXIAGO IZAN NAHI ETA JAI GIRO EDERREAN APAINDU DEZAGUN GAZTELEKUA DANBORRE ETA JAIAZ! 


Donostiako danborrada 2012:
· Urtarrilak 19
-19:00 udaletxeko pleno aretoan, Hiritar onenaren medailen banatzea.
-23:25-23:59 Donostiako hainbat auzotan helduen tanborrada ezberdinak.
· Urtarrilak 20
-00:00 Donostiako konstituzio plazan Juan Karlos Izagirrek igoko du bandera eta jaia Sarriegiren "Sebastian martxa" Gaztelubide elkartekoek interpretatuaz hasiko da. Ondoren gainerako doinuak joko dira.
-12:00- 14:00 Alderdi Ederren haurren tanborrada.
-12:30 udaletxean,  Behobia-San Sebastiani URREZKO DANBORRA emango zaio.
-15:15 -23:59 Donostia auzo ezberdinetan helduen hainbat danborrada.
-23:59 jaiari amaiera emango zaio konstituzio plazan. 


· Urtarrilak 19
-22:45 Sanjuandegitik bertako taldeako Olatzko Ama plazara abiatuko dira gainontzeko taldeekin elkartzeko.
-23:15 Danborrada ofizialari hasiera emango zaio. Goiko kaletik plazara jaitsiko dira, bertan banderaren altxatzea egingo delarik. Handik, parrokiara jaitsiko dira.
· Urtarrilak 20
-Haurren danborradako egun ofiziala.
-12:00 - 12:30 Sokamuturra.
-16:30 - 20:00 Sokamuturra.

2012/01/10

RUTA QUETZAL

KAIXO GAZTE!


RUTA QUETZAL ekainaren 19tik uztailaren 23 bitartean COLOMBIA ETA ESPAINIAN ZEHAR EGITEN DEN IBILALDIA DA. 
Parte hartuko duten gazteak aukeratu ahal izateko bi proba egin beharko dira: lan bat entregatu eta elkarrizketa pertsonal bat. Elkarrizketa pertsonala martxoaren 10ean izango da.

Ruta quetzalen parte hartzeko baldintzak honakoak dira:
1.- ikaslea izatea.
2.- gazteleraz hitz egin eta idazteko gaitasuna izatea.
3.- espainiar nazionalitatea izateaz gain, espainian ikastea.
4.- 1995 edo 1996an jaioa izatea.

INFROMAZIO GEHIAGO LINK HONETAN:
http://www.rutaquetzalbbva.com/TLRQ/index.php?id=34

parte hartu ahal izateko bete beharrekoa:
http://www.rutaquetzalbbva.com/TLRQ/index.php?id=353

beste urteetan bidali izan diren lanen argazkiak (orientabide izan daitezen):
http://www.rutaquetzalbbva.com/TLRQ/index.php?id=344

PARTE HARTU AHAL IZATEKO IZENA EMAN 2012KO URTARRILAREN 31a baino lehen!






2012/01/04

2012 URTE ZORIOINTSUA DENONTZAT!!!

 ZER MODUZ HASI DUGU URTEA??
TTIPI TTAPA LEHIAKETA PROPOSAMEN BATEKIN DATOR!!!

HAUEK DIRA OINARRIAK, ANIMATU GAZTE!
ARITU, MAITATU EUSKARA!

EUSKARAZKO PALINDROMO LEHIAKETA, 2. EDIZIOA, OINARRIAK

  • Lehiaketa honetara aurkez daiteke bertan parte hartu nahi duen pertsona oro. Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.
  • Lanak ulergarriak eta hizkuntza aldetik zuzenak izan beharko dira ezinbestean eta aurretik argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak. 
  • Palindromoak ,  otsailaren  15a baino lehen mezu bidez bidali beharko dira AED elkartera, aed@aedelkartea.comHelbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera.  Dokumentu bi igorri behar dira mezuaren barruan: batean, palindromoa aurkeztuko da, ezizen batekin; bestean, erabilitako ezizen bera eta egilearen datuak( izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa).
  • Epaimahaia Marcos  Gimeno palindromogilea, Oskar Elizburu Erdu-AEK euskaltegiko zuzendaria eta Amaia Arana Arrasateko Udal Euskaltegiko zuzendariak osatuko dute.
  • Lanak epaitzerako orduan ondorengoa  baloratuko da: palindromoaren balio literarioa eta artistikoa, luzera,  eta aberastasun semantikoa.
  • Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitatea ez balute, sariak hutsik uzteko erabakia har lezake epaimahaiak.
  • Irabazleak, otsailak 29an, emango dira ezagutzera AED Elkartearen web gunean: www.aedelkartea.com eta sare sozialetan.
  • Saritutako lanak, AED elkartearenak izango dira eta  lanok ustiatzeko eskubidea AEDren esku utziko du egileak.
  • oLehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzea suposatzen du.

  SARIAK: 
Euskal Herriko onenari  Debako Txindurri-Iturri nekazalturismo-sagardotegian bi lagunentzako sagardotegi afaria, logela eta gosaria.
http://www.txindurri.com/
Arrasateko onenari, Txondorra erretegian bi pertsonentzako etxeko menu berezia.
http://txondorra-sagardotegi.com/