Bilatzailea

2012/03/30

VI. SMS Lehiaketako hautaketa:

ZORIONAK MARIAA!

Fuegoren "una vaina loca" abestia hautatu zenuen SMSa asmatzeko garaian, honakoa da emaitza:
Lkk egstk zr sa bhr dt!
(Lekak egosteko zure sua behar dut!)
LEHENGO 6 ONENEN ARTEAN ZAUDE, EA GAUR ARRATSALDEAN SARIA IRURARA EKARTZEN DUZUN!

2012/03/27

UDA TXOKO 2012: WEBGUNE BERRITUA!!!!

Zer egin behar duzu uda honetan? 

argazkiaUdalekuetara joan nahian al zabiltza?

Auzolandegi edo Bidaia Solidario batean parte hartzea gustatuko al litzaizuke? 

Begirale gisa lan egitea pentsatu al duzu?

Hainbat ekintza, lan eskaintza eta beste eratako informazio frexkoa aurkituko duzu!!

MAXIXATU!


2012/03/23

Dj Bull: "Imajinazioa da nire laguna"

Ez du aurkezpenik behar. Irurako Jon Gotzon Gurrutxagak. http://www.gaztezulo.com/ gazte aldizkarian egin zioten "sexelkarrizketa" duzue honakoa:


Une bakoitzerako abesti bat proposatzeko eskatu behar dizut. Adibidez, sintonizatzeko...
Aroske (La Pegatina).
Eta, motorrak berotzen hasteko?
Aitormena (Hertzainak).
Hegaldirako?
Bonanza ska (Bad Manners).
Eta eztandarako?
Todos los dias sale el sol chipiron (Bongo Botrako).
Zure sexu errepertorioan bada debekatutako piezarik?
Bakailaua eta musika komertziala. Nahiz eta batzuetan halakoak ere jasan behar.
Sexua, drogak eta rock&rolla. Nola funtzionatzen du hirukoteak?
Ongi. Hala ere, drogarik gabe hobe.
Euskal Herria puntatik puntara ezagutzen duzu. Zeintzuk dira plaza onenak? Nafarroako plazak dira beroenak; hotzenak gipuzkoarrak.

Herri bakoitzean amorante bana?
Nahi bai, herrialde bakoitza ezagutzeko... baina zaila.
Gau osoa lan ta lan pasa ondoren... “beste bat, beste bat!”...
Gau luzea... baina ezer ez.
Zerk eragiten dizu pertsona batekiko sexu grina?
Aurrena fisikoa, eta gero ezagutuz daukan morboa.
Aldiz, zerk itzaltzen zaitu behin betiko?
Komentario txarrek eta ikaragarri pelma den jendeak.
Ze osagai behar du Bull asetuko duen txortaldi onak?
Osagai gutxi. Imajinazioa, eta aurrera!
Eta zer du Bullek eskaintzeko?
Umore ona eta berotasuna.
Bide batez... noiz azkenekoz? Ona?
Ahaztuta daukat, baina ona izango zen seguru.
Behin eta berriz errepikatuko zenuke ez baitzara aspertuko...
Nola ez ba!
Baina zer ahaztu nahiko zenuke betiko?
Ezer ere ez.
Pornoa ala erotismoa?
Erotismoa. Suabeagoa eta lasaiagoa.
Musika jartzen bakarka aritzen zara. Bestela ere, nola moldatzen zara bakarka? Imajinazioa da nire laguna.

Eta taldeka?
Hobeto.
Inoiz hutsik egiten ez dizun trikimailua?
Portatila...

IZAN ASKE ETA ERREBELDE!

2012/03/21

BERDINBIDEAKO PROGRAMAZIORAKO DATAN ALDAKETAK

BARKATU ERAGOZPENAK, BAINA BERDINBIDEA SAIOAN ALDAKETAK DAUDE:

LEHENGO SAIOA MAIATZAREN 4an IZANGO DA. ARRATSALDEKO 17:00etatik 20:00etara 18 urtetik gorako gazteentzat.

MAIATZAREN 10 eta 18ean ARRATSALDEKO 17:00etatik 19:00etara 12 urtetik gorako gazteentzat izango delarik.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

2012/03/06

BERDINBIDEAN

 

AUPA GAZTE!

12tik 15 urte bitartean badituzu, datorren apirilaren 14an eta 28an gaztelekuan egingo diren jolasetan parte hartzera gobidatzen zaituztegu! 16:00etan elkartu eta arratsalde dibertigarria igaroko dugu!

16tik 20 urte bitartean badituzu berriz, apirilaren 28an goizeko 10etan elkartuko gara gaztelekuan!

ANIMA ZAITEZTE!

2012/03/02

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA, IRURAKO EGITARAU OFIZIALA.




MARTXOA 05, atelehena:
17:00etan: “80 egunean” film proiekzioa adineko jendearentzat Zaharren Biltokian.

MARTXOAK 07, asteazkena:
17:00etan: Kafe tertulia Zaharren biltokian adineko jendearentzat, aztergaia “80 egunean” filma.

MARTXOAK 08, osteguna:
17:00etan: Munduko emakumeak, ludotekan kareta margoketa.
17:15etan: Kulturunean emakumea antzezle, antzerki tailerra herriko emakumeentzat. Martxoaren 06a baino lehen ludotekan izen ematea beharrezkoa da.
18:30etan: Musika Eskolan LOATZO musika eskolako ikasleen kontzertua.
17:50etan: Gaztelekuan marrazki lehiaketara lanak aurkezteko eguna eta sari banaketa. Aurkeztutako lanak erakusgai jarriko dira kulturunean.
Ondoren: berdinbidea proiektuaren azalpena.

MARTXOAK 09, ostirala:
21:00etan: Bertso Afaria Zaharren Biltokian Oihane Enbeitaeta Amaia Agirre bertsolariekin,(Oharra: txartelak aldez aurretik salgai 20€an).